2008/02/20

Hegoaldea

Kerala eta Tamil Nadu probintziek iparraldearekin zerikusirik ez dute: klima heze eta beroagoa, janaria pikanteagoa, erritmoa lasaiagoa... Baso ugari eta kokotero zein mangoak non-nahi. Backwaters kanalak gustatu zaizkigu, eta teilatutik teilatura saltatzen duten tximu taldeak. Kanyakumari hego-hegoaldeko punta-puntan ere izan gera, bi itsasok bat egiten duten puntuan (arabiarra eta bengala itsasoak), eta iparreruntz trena hartu dugu.... 41 ordu trenean!

2008/02/01

Bombai - Goa

Jendearen esanaren aurka, Bombai edo Mumbai-ek oso sensazio ona utzi digu. Ozeano indikoko kostan, Indiako zentru finantzieroa da eta portugaldar zein inglesen kutsu koloniala bistan du. Bollywood industria zinematografikoa bertatik ikusteko aukera izan genuen, "Fashion" pelikularen rodajean egun batez extra bezela lan egin baikenuen. Desfile bat besterik ez zen, baina neska ederrak ikusi genituen... duela hiruzpalau urtetako Missmundo barne!
Goa-ra orain astebete iritsi ginen, eta bertako giro relajatuak kutsatu gaitu. Relax total. Hondartzan gosariak, goizeko bainuak, arraia dastatu, irakurri... eta inguruko hippy-ekin bat egin: batzuk sasi-hippyak, besteak benetakoak - honera etorri eta bertan geratutakoak.
Deskansu honen ostean hegoalderuntz segitzeko asmotan gabiltza.

Archivo del blog