2008/04/11

Indonesia: Java

Jakarta kapitalean Sukarnoren azken erekzioa ikusi ondoren, lasterka aldegin genuen Yogyakarta aldera. Hemen inguruan dago Borobudur tenplu Budista ikusgarria, stupa haundi baten forman, hamaika stupa dauzka bere baitan. Goizeko 5:30tan atera ginen motoz egunsentia harrapatzeko, Aitziber eta Antton kasko ta guzti atodaletxe. Aipatzekoa da relieve hauetako batean (IX. mendea) barku batzuk daudela, eta bertan oinarriturik orain 10 urte benetako barkua reproduzitu zutela; baita Afrika aldera abiatu ere (Madagaskar, Hego Afrika, Ganaraino). Uuuuaaaaauuu! Beti ere ekialdera joz, paraje bolkaniko batera joan ginen: Bromo (azufre usaia dariola) eta ondoko Semeru (hamar minuturo puzkar ikusgarri batek egiten dio alde) bolkanak dauden ilargi antzeko paisaia. Argazkiak begiratu, hitzak ez dute gehiago balio....

Indonesia: Sumatra

Sumatra= jungla, ohiana, sorpresa, orangutanak, abentura, munduko lore haundiena: Rafflesia. Iparraldetik hasita, BukitLawang izan zen lehen parada, orangutanen aurpegi graziosoekin identifikatu ginan, Aitziberrentzat trekking gogorra egin genuen ohian itxian, baina jeitsiera raftingarekin konpensatu genuen! Gero Danau Toba: bolkan baten kalderan sortutako lakua!!! Lasaia esatea gutxi da, isla hontan tortugaren ritmoarekin egiten da dena; en fin, egiteko dagoena ez da asko, ibili besterik: inguruan 20 kmko ibilaldia egin genuen, euri jasa izugarriak harrapatu bagintuen ere... Azkenik, Bukittingira joan ginen, autobusez 20 ordu egin ondoren. Bidean karretera hautsita zegoen, eta maldan gora igo ezinik gelditu zen autobusa; beste kamioi bati sokaz lotu eta tiraka atera gintuen arte (gauerdian gainera).UUUiiiiiiii!!!

Archivo del blog