2008/03/15

Malasiako iparraldea

Bangkoken parada "tekniko" bat egin ondoren, hegoalderuntz abiatu gera 30.000 orduz minibus ugaritan kabitu ezinik. Helburua Malasia iparraldeko Perenthiar irlak dira... deskripziorik ez! Hori paisaia, lasaitasuna. Koralak, hamaika arrai klase, tortugak... ikusi genituen snorkelling eginez. Armiarma haundienak, oihan itxia, sugandila potolo askoak... natura aberatsa, alajaina!
Komodidade guztiak dauzkan Robinson Crusoe bezela igaro ditugu 4 egun, gauero gugandik metro batera zegoen barbakoan erretako arraina afaltzen genuen, oinak hondarretan. Hobe bizi denak altxa dezala besoa!

Ekialdeko isletatik mendebaldeko Penang islara joan ginen gero. Putak eta trabestiak, txino eta hinduak, isla kosmopolita eta novelescoa iruditu zitzaigun Penang. Hau izan zen gure Malasiako azken parada, Indonesiarako ferrya hartu aurretik. Ezer espero gabe txit interesgarria!

Indiatik ateratzen: Kalkuta

Kalkutan esan diogu Agur! gure Indiako bueltari. Beste hiri haundiak bezela, kruela da. Pobre-pobre bizi da jende gehiena, humedade haundia, bero, gaixo asko... Intelektualen hiria ere ba omen da (Tagore poetaren etxea...) eta Maria Teresa de Calcuta-ren bizileku izana. Beraz, interesik ez zaio falta, baina Indiako balantzea egiten (zenbat sensazio Indiako errepasoa egitean!) eta hurrengo txanpa prestatzen daukagu burua.

2008/03/01

Iparraldeko kontrasteak

Ganges ertzean, indiarrentzat hain garrantzitsua den Benares edo (gaur egun) Varanasi aurkitzen da. Ibai ertzeko Ghat delakoek deitu digute atentzioa; uretara ematen duten eskailera hauetan bertakoek denetik egiten dute: arropak eta beren burua garbitu, errezatu, arrantza, festivalak, kandelak uretaratu, gorpuak erre... esperientzia polita izan da.
Ondoren Sikkim probintzia berezian mendian ibili gera arnas freskoa hartu asmoz. Hemen blokeatuta gelditzeko beldurra izan degu: Tibet, Nepal eta Butanek inguratzen dute lurralde hau; baina gainera, hegoaldera dagoen Indiako erregioak independentziaren aldeko erresistentzia hasi du... Gandiren "bandh" metodoari jarraituz grebak egiten hasi dira... azkenean checkpoint batzuk pasa behar izan genituen, baina Calcutara ondo iritsi ginen.
Alboan, munduko 3. tontor altuena, Kangchendzonga, gure hostaleko terrazatik ikusten genuena.

Archivo del blog